Buscador

Búsqueda avanzada
¡Quiero leer un rato! ¡Con book-trailer ! ¡Con vídeos! ¡Con audios!
¡Seleccionados por Leoteca! ¡Muestra del Libro! Con guía de lectura



Se encontraron 28 resultados con los criterios seleccionados

Cubierta

Hada baten heziketa

Soy un gran lector (12+)

Autor:
van Cauwelaert, Didier

Editorial:
Erein Argitaletxea, S.A.

Colección:
Perzebal

Páginas:
220

Idioma:
Euskara

Resumen

Ingrid eta Raoul haren semea ezagutu dituenetik zoriontsua da Nicolas Rockel. Baina, lau urteko harreman idilikoaren ondoren, maite duelako utzi egingo du Ingrid-ek. Mundu honetan gehien maite dituen bi pertsonak galtzera etsita dago Nicolas. Baina Raoul tematu da bilaketa harrigarri batean: soilik hada batek salbatu dezake beren gurasoen arteko harremana. Baina ba al dago halakoetan sinesterik? Eleberri zoragarri honetantxe duzu erantzuna.Modu sinesgarrian jarri digu egileak eguneroko bizitza hadarenaren alboan.
Cubierta

Hiru ahizpa

Soy un gran lector (12+)

Autor:
Juan Kruz Igerabide

Editorial:
Erein Argitaletxea, S.A.

Colección:
Perzebal

Páginas:
72

Idioma:
Euskara

Resumen

Hiru ahizpa amarekin bizi dira, laurak jostunak. Aita istripu batean hila dute, eta lana gogor eginez ateratzen dute bizimodua. Ahizpa gazteenak osasun-arazoak ditu txikitandik, eta etxe-medikuarengana joaten da sarri. Ikaragarrikeria bat gertatuko zaio gaixoari... Nobela labur honek amandre-ipuin bat ematen du, baina ez da; ipuin beldurgarri bat ere ematen du, baina ez da; ipuin errealista gordina ematen du, eta hori bada, baina ez hori soilik. Arretaz irakurtzen baduzu, inuzentziari eginiko kantu bat entzungo duzu; bizitzaren indarra ikusiko duzu, ikaragarrikeriaren gainetik igarotzen. Azken batean, hiru ahizpak eta ama bat bera dira.
Cubierta

Horrelakoa da bizitza, Carlota

Soy un gran lector (12+)

Autor:
Lienas I Massot, Gemma

Editorial:
Erein Argitaletxea, S.A.

Colección:
Perzebal

Páginas:
184

Idioma:
Euskara

Resumen

Ramonek moto istripu larria izan du eta klinikan dago. Mutil huraxe du gogoko Carlotak eta eskolatik klinikara eta handik etxera dabil saltoka. Etxeko giroa, ordea, ez da ezagutu duen onena: gurasoak banandu egiten zaizkio Carlotari. Aitarekin geldituko dira Carlota eta Marc bere anaia. Izan ere, goiz hartan bertan, jolas-denboran, berari eta Bertari nire gurasoen erabakiaren berri kontatzeko burugabekeria egin bainuen, nire mihi-luze honek! Ez dakit zergatik egin nuen ere. Egia esan, ez Pau ez Berta ez ziren nire lagun-taldekoak, eta ez nien inolako azalpenik zor. Biak errepikatzaileak dira -ikastaldeko zaharrenetakoak, beraz; Ramon bezala-, eta hamazazpi urte dituzte. Mireiak eta biok, berriz, hamalau ditugu, eta gaztetxoenetakoak gara. Horregatik segur aski, Ramonek ez dit kasu handirik egin inoiz, ez joan den urtean, talde desberdinetan ginelarik, ez aurten, talde berean bagaude ere. Eta, jakina, istripua eta gero, Ramon ikustera joateko, hoberena Bertarengana hurbiltzea izango zela pentsatu nuen. Hain arraroa zatekeen, bestela, ni bakarrik joatea. Agian horregatik kontatu nizkien lagun-minei baino kontatzen ez zaizkien gauzak. Orain, baina, damu nintzen kontatu izanaz.
Cubierta

Iban Aldenurikoa - Berehorraren ondarea

Soy un gran lector (12+)

Autor:
J. Pérez-Foncea

Editorial:
Erein Argitaletxea, S.A.

Colección:
Perzebal

Páginas:
340

Idioma:
Euskara

Resumen

Iban eta Errion-Thaleko bere lagunak inbaditzaileen aurka guztia emateko prestatzen diren bitartean, bada gizon prestu bat, gatibualdi luze batetik ihes egin duena eta, beste bat, traizio beltzena ehotzeko azpilanean dabilena. Horiek guztiek hartzen dute parte Aldenuriren etorkizunerako erabakigarria izango den morghuken kontrako borrokan, han, Erreth-Llayr uhartean, aieru ilunez jositako agertoki beldurgarri batean, Erraldoien Igarobideko guduan?
Cubierta

Iban Aldenurikoa - Thaurroken basoa

Soy un gran lector (12+)

Autor:
J. Pérez-Foncea

Editorial:
Erein Argitaletxea, S.A.

Colección:
Perzebal

Páginas:
328

Idioma:
Euskara

Resumen

Arkane-ko basotik mehatxu itzal bat zabaltzen da Errion-Thalera. Indar eta tamaina izugarrizko izaki fantastikoak esnatu egin dira... Enden itsasoaz bestaldean dago Aldenuri, eta oraindik ez daki Ibanek zer nolako borrokatan murgildu beharrean izango den. Yerrren, krilden, morghuk eta halako beste izaki askok izugarrizko bizitza fantastikoa txertatzen diote narrazioari, abenturazko tradizio onenaren ildotik. Iban Aldenurikoa da liburuko protagonista eta hamabi urteko mutiko normal bat da. Dohain berezia du hala ere, ze bere beldur atabikoak gainditu beharko ditu herria murgilduta dagoen borrokan bere lekua aurkitu baino lehen.