Buscador

Búsqueda avanzada
¡Quiero leer un rato! ¡Con book-trailer ! ¡Con vídeos! ¡Con audios!
¡Seleccionados por Leoteca! ¡Muestra del Libro! Con guía de lectura



Se encontraron 28 resultados con los criterios seleccionados

Cubierta

Ibrahim jauna eta koranaren loreak

Soy un gran lector (12+)

Autor:
Schmitt, Eric-Emmanuel

Editorial:
Erein Argitaletxea, S.A.

Colección:
Perzebal

Páginas:
88

Idioma:
Euskara

Resumen

Paris. Hirurogeiko hamarkada. Hamaika urteko mutiko bat, Momo, Kale Urdineko janari dendako saltzailearen lagun egin da, hau da, Ibrahimena, kale judu bateko arabiar bakarraren laguna. Itxurak beti dira engainagarriak, baina: Kale Urdina ez da urdina; Ibrahim ez da arabiarra; eta, bizitza, agian, ez da dirudien bezain tristea. Alkimia lan handia Eric-Emmanuel Schmitt-ena, izan ere osagai gutxi batzuekin, xumetasun inbidiagarri batez, istorio benetan hunkigarria eraiki baitu, arrazoia sentimenduz haragiztatuz eta arima pentsamenduz jantziz. Barrea eragiten du, negarra eragiten du eta, hitz batez, liluragarria da.Paris Match
Cubierta

Ilargiaren alaba

Soy un gran lector (12+)

Autor:
Toti Martínez de Lezea

Editorial:
Erein Argitaletxea, S.A.

Colección:
Perzebal

Páginas:
152

Idioma:
Euskara

Resumen

“Madaleni ez zitzaion zalantzarik geratu emakume haiek sorginak zirela, baina ez zuen ulertzen nola harrapatu eta atxilotu zituzten. Berak zekielarik behintzat, inork ez zuen inoiz sorgin bat harrapatu. Bere herrian ez behintzat. –Sorginak zarete? –galdetu zion azkenik hurbilen zeukanari, ausardia hartuta; hura begira geratu zitzaion finko-finko, eta ondoren odola ere izoztu zion barre zoli, luze bat egin zuen”.
Cubierta

Itzalak luzatu egiten dira ilunabarrean

Soy un gran lector (12+)

Autor:
Mankell, Henning

Editorial:
Erein Argitaletxea, S.A.

Colección:
Perzebal

Páginas:
216

Idioma:
Euskara

Resumen

Autobus batek harrapatu du azpian Joel Gustafson mutikoa baina zauririk gabe atera da. Mirakulu bat izan dela dio berak. Jende bakartia du lagun Joelek, esate baterako gaizki burututako operazio baten ondorioz sudurgabe gelditu zen emakumea. Hain dago bakarrik eta triste neska, senargai bat bilatzea bururatuko zaiola. Horretarako Sarak -aitaren lagunak- lana egiten duen garagardotegira joango da. Han elkartzen dira gizonak edatera. Dena dela, Sararekin ere badu gorabeherarik Joelek, izan ere ez zitzaion gustatzen inoren Ia Semea izatea. Eta nahiz Sara ona izan eta aitak umore onez jardun harekin zegoenenean, Joelek ez zuen jardungo Sara bere ama balitz bezala. Jenny zen bere ama, eta beti izango zen Jenny. Inoiz topatuko ez bazuen ere, ez zuen inoiz beste amarik izango.
Cubierta

Izarretara bidean zihoan txakurra

Soy un gran lector (12+)

Autor:
Mankell, Henning

Editorial:
Erein Argitaletxea, S.A.

Colección:
Perzebal

Páginas:
208

Idioma:
Euskara

Resumen

Henning Mankell-en narrazio poetiko sakon eta hunkigarri honek mutiko gazte baten bakardadea kontatzen du; amak etxea utzi eta itsasaldeko herri batera alde egin zuen. Harrezkero Joel aitarekin bizi da; baina aita lanean dago beti, lagun berri bat ere egin du azkenaldi honetan, eta horrek areagotu egin du mutilaren bakardade sentipena. Baina bizitzarako gogortu beharra dauka Joelek... Gauzak horrela, izarretara bidean zihoan txakurra ikusten du leihoaz bestaldean. Urrutiko itsaserrira al zihoan txakurra? Egunen batean, handiagoa denean, hara joan nahiko luke berak ere...Izarretara bidean zihoan txakurra idazle bikain baten lana da: gazteentzat idatzitako eleberri honek Gazte Literaturako liburu onenari eman ohi zaion saria jaso zuen 1990ean Suedian, eta Gazte Liburu onenaren saria 1993an Alemanian.
Cubierta

Jokoa.com

Soy un gran lector (12+)

Autor:
Lluch, Gemma

Editorial:
Erein Argitaletxea, S.A.

Colección:
Perzebal

Páginas:
176

Idioma:
Euskara

Resumen

Amets batean sartuta bizi nahi nuke, Matrix bezalako amets batean, pelikula bat asmatu nahi nuke bizitzatik ihes egin ahal izateko. Batzuetan, ametsak bete egiten dira. Beste batzuetan, amesgaizto bihurtzen. Llum-ek -Triniti izena hartuta orain- ahaztu egin nahi du bere iragana, eta Morfeok, txat batean ezagutu duen internauta batek, lagundu egin nahi dio. Elkarrekin, JOKOA asmatzen dute, sentimenduak manipulatu eta frustazioak hustu daitezkeen unibertso berri bat. Hasieran, ordenagailuan baino existitzen ez den unibertso bat. Harik eta baten batek egoeraren kontrola galtzen duen arte. Orduan hasiko dira benetako problemak.