Buscador

Búsqueda avanzada
¡Quiero leer un rato! ¡Con book-trailer ! ¡Con vídeos! ¡Con audios!
¡Seleccionados por Leoteca! ¡Muestra del Libro! Con guía de lectura



Se encontraron 21 resultados con los criterios seleccionados

Cubierta

ILARGIA LAPUR

Leo con mis padres (3+)

Autor:
Albo, Pablo

Editorial:
Txalaparta, S.L.

Colección:
TXO!

Páginas:
28


Resumen

Fantasiaz eta irudimenaz baliatu da Pablo Albo kontakizun honetan, eta goxotasunez eta umorez landu du haurrentzat eta gurasoentzat zaila gertatzen den erronka: txupetea uztea. Hazteko eta heldutasuna iristeko bidean, pauso bat gehiago da, beste aro bat, eta ulertuko duen norbait behar du haurrak, azken helmugara ailegatuko bada.
Cubierta

Inuiten mila zuriak

Leo con mis padres (3+)

Autor:
Minhos Martins, Isabel

Editorial:
Txalaparta, S.L.

Colección:
txo!

Páginas:
22

Idioma:
Euskara

Resumen

Batzuetan, urrutira bidaiatzeko, aski izaten da keinu txiki bat egitea. Adibidez, altxor txiki hau ireki eta orrialdeetan barrena atzera-aurrera ibiltzea. Lautada ezin zabalagoak aurkituko ditugu, huts-hutsak eta zuri-zuriak, eta hartzak ere bai, hara eta hona… Urruti-urrutiko leku horretan, haur inuit bat bizi da, eta mundua ikusten lagunduko digu, bere begien bidez. Eta harritu egingo gaitu: inuitek, izan ere, mila zuri bereizten dituzte, desberdinak direlako haientzat, guretzat horia eta urdina diren bezain desberdinak. Tantaren zuria, elur-malutaren zuria, hodeiaren zuria…
Cubierta

KOKORIKO

Leo con mis padres (3+)

Autor:
NUÑEZ ALVAREZ, MARISA

Editorial:
Txalaparta, S.L.

Colección:
TXO!

Páginas:
36


Resumen

Kokorikok bizkotxo bat egin dezala eskatu dio Oilo amari eta, horretarako, txitatxoa egurra biltzera bidali du. Amak ohartarazi du: “Kontuz bildu zotzak zeren Katu Kaskamotzak hiru aldiz miau egiten ondotik zorrozten ditu hortzak”. Baina Katu Kaskamotzak Kokoriko harrapatu du eta bizkotxo erdia eskatu. Amak bizkotxo izugarrrri handia egin arren, dena jan du Kokorikok. Baina sorpresa hartuko du Katu Kaskamotzak txitatxoaren bila doanean.
Cubierta

Magia!

Empiezo a leer (6+)

Autor:
MATOSO, MADALENA

Editorial:
Txalaparta, S.L.

Colección:
TXO!

Páginas:
32


Resumen

Charo Pitaren eta Madalena Matosoren ipuin honek bularra ematearen gaiari begiratzen dio, normalizazioaren begiekin egin ere, eta horrexegatik agertzen da haurren, familien eta gizartearen bizitzak berezko duen alderdi gisa. Protagonista txikiaren begirada xaloak gogora ekartzen digu, egiaz, magia-ukitua daukatela gure bizitzako adierazpen askok –haurrei bularra emateak, adibidez–, eta helduok ez gara erabat jabetzen, ohiko bihurtu zaizkigulako.
Cubierta

MATTINEN BELDUR-KUTXA

Leo con mis padres (3+)

Autor:
CASALDERREY, FINA

Editorial:
Txalaparta, S.L.

Colección:
TXO!

Páginas:
40


Resumen

Mattin ez zen gainerako haurrak bezalakoa: munduko haurrik beldurtiena zen Mattin! Amonak, azkenean, galdetu zion: “Baina, Mattin, nolatan haiz hain beldurtia? Hire beldurren bilduma egingo bahu, munduko txapelduna izango hintzateke”. Munduko txapelduna! Mattini asko gustatu zitzaion ideia hura. Orduz geroztik, zurezko kutxa handi-handia dauka eta hantxe sartzen ditu beldur guztiak.