Buscador

Búsqueda avanzada
¡Quiero leer un rato! ¡Con book-trailer ! ¡Con vídeos! ¡Con audios!
¡Seleccionados por Leoteca! ¡Muestra del Libro! Con guía de lectura



Se encontraron 28 resultados con los criterios seleccionados

Cubierta

Anaren bakardadea

Soy un gran lector (12+)

Autor:
Jordi Sierra i Fabra

Editorial:
Erein Argitaletxea, S.A.

Colección:
Perzebal

Páginas:
208

Idioma:
Euskara

Resumen

Hamabost urteko neska zoriontsua zen Ana, baina hanka-sartze larria egin zuen: maitasunaren besoetan jarri inongo babesik gabe. Huts horren ondorioak gogotik pairatu beharko ditu bata bestearen atzetik bakardade larrienean. Ez du jasoko ez gertuko ez urrunekoengandik inongo laguntzarik, eta gizarteak halako egoeretan erakutsi ohi duen hipokresia eta faltsukeriaren erdian hilko da odolustuta. Gogoz kontrako haurdunaldia jasatea suertatu zaien ehundaka gazteren egoera salatzen duen liburu zuzen eta konprometitua da hau.
Cubierta

Asier Buruhandiagaren okerrak

Soy un gran lector (12+)

Autor:
Bas Pérez, Juan

Editorial:
Erein Argitaletxea, S.A.

Colección:
Perzebal

Páginas:
136

Idioma:
Euskara

Resumen

Asier Bilboko Alde Zaharrean bizi den hamaika urteko mutikoa da Asier Buruhandiaga (egia esan, kexu samar dabil jakin nahian zein halabeharrez egokitu zitzaion abizen hori). Roke Naxkak, Arantxita Txulitak, Lina Gezurginak eta Mikeltxo Plastak osatutako banda beldurgarri baten buru da bera. Elkarren laguntzarekin, izurritsuen bandak Asierrek arreba, Rosita, salbatu nahi du, eskola-lagun batzuen jazarpenetik.
Cubierta

Ate atzeko zuloa

Soy un gran lector (12+)

Autor:
Sampere i Martí, Josep

Editorial:
Erein Argitaletxea, S.A.

Colección:
Perzebal

Páginas:
152

Idioma:
Euskara

Resumen

Olga eta Alex ikaratuta daude bizi diren etxebizitza-sailean gertatzen ari diren gorabehera misteriotsuak ikusita. Susmoa dute beren artean izaki arrotzen bat bizi ote den, bertako guztien bizitza- hariak mugitzen dituena. Ia bizilagun guztiek jasan behar izan dute gertaera arraroren bat, eta igogailuaren ingurura bideratu dituzte beren peskizak. Duela urte batzuk bi ume desagertu omen ziren inongo arrastorik utzi gabe, eta...
Cubierta

Azeri noblea

Soy un gran lector (12+)

Autor:
Morillo Grande, Fernando

Editorial:
Erein Argitaletxea, S.A.

Colección:
Perzebal

Páginas:
120

Idioma:
Euskara

Resumen

Onintza barru-minez dago. Egun desberdinak nahiko lituzke. Amets biziagoak. Horren bila dabilela, artzain ero bat azalduko zaio aholku xelebreka, eta inola ere espero ez zituen bi norabide kontrajarri aurkituko ditu bat-batean: bi mutil erakargarri bezain nahasgarri, argitsu bezain ilun. Bat... bestea? Biak? Erabaki guztiak, latzak. Barruko ahotsak aldarrikatu zion hara joateko. Ezin zuen leihotik begira zela pasatzen utzi. Inola ere ez. Eroen safari misteriotsu batera balihoa bezala sentitzen zen, gida autoktonorik eta defentsa-balarik gabe. Auskalo zer aurkituko zuen, auskalo non amaituko zuen. Salto egiteko prest zegoen, habiatik lehenbiziko saltoa egin behar zuen txita baten modura. Bihotza taupa-taupa, harrotasunaren eta kakalarriaren artean. Salto.
Cubierta

Bagdadeko aurpegiak

Soy un gran lector (12+)

Autor:
Juan Kruz Igerabide

Editorial:
Erein Argitaletxea, S.A.

Colección:
Perzebal

Páginas:
176

Idioma:
Euskara

Resumen

Ali txikiaren aurpegia, bonbaz zartaturiko Bagdad hirian. Ali jakintsu sufiaren aurpegia, Erdi Aroko Bagdaden, jakinduriaren hirian. Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen aurpegiak. Bizitzaren alde borrokatzen direnen aurpegiak. Ibaiaren aurpegia. Lore aurpegia: Jasmina. Bi istorio txirikordaturik, bi denbora elkarrizketan, bortxakeriaren gorreriaz gaindi. Iraganeko handitasuna, sufi xumeen jakinduria... oraindik ere bizirik dago nolabait Bagdad bortxatuan bizi diren izaki minduetan, elkarrekin arnasa hartzen ikasi nahi duten/dugunon borondate indartsuetan, arrazoigabeziaren eta errukigabeziaren itomenetik irten nahi duten/dugunon bihotzetan. Euria ari du Bagdaden. Aurpegiak hodeien gainean, irribarre bihurtzeko ahaleginetan.