Buscador

Búsqueda avanzada
¡Quiero leer un rato! ¡Con book-trailer ! ¡Con vídeos! ¡Con audios!
¡Seleccionados por Leoteca! ¡Muestra del Libro! Con guía de lectura



Se encontraron 70 resultados con los criterios seleccionados

Cubierta

Grisele

Leo con mis padres (3+)

Autor:
de Vries, Anke

Editorial:
Pamiela argitaletxea

Colección:
Tamaina Handia

Páginas:
32

Idioma:
Euskara

Resumen

"Grisele", norbera izatearen garrantziari buruzko gaur egungo alegia da, nork bere akats eta bertuteak onartzeari buruzkoa. Bere itxurarekin gaizki sentitzen denean, sagutxo protagonista bere burua hainbat koloretan margotzen saiatzan da, baina, ez gorriz, ez horiz, ez berdez, ez marrekin, ez eta loreekin ere ez du aldaketarik sentitzen. Beste animalien isekak eta arbuioek areagotu egiten dute bere tristezia. Harik eta ezusteko baten ondorioz uretan sartzen den arte…

Lehen irakurleei zuzendutako istorio sinple honetan nabarmentzekoa da, halaber, aldarteen eta emozioen arteko kontrastea, irakurlearen enpatia eta elkartasuna sortuz. Irudiaren eta itxuren menpeko den gaur egungo gizartean, ipuin honek autoestimua eta adiskidetasuna bezalako errefortzu positiboak bultzatzen ditu azalekotasunaren gainetik. Testua atzealde garbietan nabarmentzen diren irudi espresiboek laguntzen dute. Ikusizko konposizioak, kolorea lapitzaren eta paperezko aplikazioekin konbinatzen du, collage gisa.
Cubierta

Ravelen Boleroa

Ya leo solo (8+)

Autor:
Abad Varela, José Antonio

Editorial:
Pamiela argitaletxea

Colección:
Tamaina Handia

Páginas:
42

Idioma:
Euskara

Resumen

"Boleroa" Maurice Ravelen lanik ospetsuena eta antzeztuena da, Belle-Epoque-ko ikonoa zen Ida Rubinstein dantzari eta mezenas errusiarrak agindua. Orkestraren birtuosismo ariketa ezinago fina kontsideraturik, Parisen estreinatu zen 1928an, Garnier Operan. José Antonio Abad-ek doinu honetatik istorio liluragarria abiatzen du, partituraren notak bailiran orkestra oso berezi baten musikariak aurkezten ditu, dagozkien musika-tresnekin.

Federico Delicado-ren ilustrazio harrigarriek - protagonistak animalia humanizatuak dira, mehatxupean dauden espezieak - hiri ingurune batera garamatzate luxuzko parte hartzaile gisa, musikaz gain, argiaz eta kolorez ere betetzen gaituen kontzertu gogoangarri batera.
Cubierta

Arrautzan

Leo con mis padres (3+)

Autor:
Squillari, Emma Lidia

Editorial:
Pamiela argitaletxea

Colección:
Tamaina Handia

Páginas:
36

Idioma:
Euskara

Resumen

Hamabi arrautza eta, bakoitzean –denak desberdinak tamainaz, kolorez eta ehunduraz–, sortzeko zorian den kume bat. Hasieran, azalaren barrualdea leku eroso eta segurua da, baina laster gero eta leku gutxiago gelditzen zaio hazten ari den animaliari. Jaiotzeko une zirraragarria iristen den arte!

Txita, ahatea, dortoka, krokodiloa… liburu honetan dozena bat espezie obiparo bizi dira: hegaztiak, ugaztunak eta narrastiak. Baina arreta handia jarri behar zaie irudiei. Bertan dago testua ulertzeko gakoa. Laburra da, ulerterraza eta enigmatikoa.

Istorioaren kontalaria nor den asmatu behar da, zergatik falta diren elementuak orrietan aurrera egin ahala. «Arrautzan» oso album aldakor, dibertigarri eta zorrotza da: zenbaki-jolas bat, ikusmenarentzako erronka, naturaren legeetara hurbiltzeko aukera… umorea eta transgresioa ildo nagusi dituena.

Aipatzekoak dira narrazioaren aurrerabidea, hitzen eta testuaren arteko elkar-laguntza, horiek areagotzen dituen jakin-mina eta intriga, bukaerako ustekaberaino. Akuarelek eta margo-lapitzek animalia atsegin eta adierazkorrak moldatzen dituzte.
Cubierta

Joan den eguneko ipuina

Leo con mis padres (3+)

Autor:
Aliaga, Roberto

Editorial:
Pamiela argitaletxea

Colección:
Tamaina Handia

Páginas:
32

Idioma:
Euskara

Resumen

«Joan den eguneko ipuina» seme-alabei zaien maitasun mugagabeaz mintzo da. Gauaz, lo hartu aurretik, gelaren iluntasunean izandako elkarrizketa samur baten bidez, irakurleari erakusten dio zeinen handia den haurrek helduengan eragiteko duten gaitasuna. Bi protagonisten arteko hitzek agerian uzten dute nola berreskuratu ditzakeen heldu batek, jadanik urrun duen haurtzarora itzuliko bailitzan, dagoeneko galduak zituen emozio eta fantasiak. Familia asko identifikaturik sentituko dira gaugiroko irudi honekin, etxeko txikienak loak noiz hartuko esperoan ematen diren une horiek gogora ekarrita.

Haurraren ikuspuntuari so, aipatzekoa da helduaren babesaren bilaketa, gauari dion beldurra arintzeko. Isiltasunaren, bakardadearen, ezezagunaren aurrean, segurtasuna emango dion norbaiten premia. Alboan norbait izateak, ondokoaren gorputzak eta ahotsak betetzen dute haurrak sentitzen duen hutsunea.

Era berean, islatuta daude haurren “zergatik?” etengabeak, inguruan duten munduari buruz dituzten zalantza horien guztien gaineko azalpenak baizik nahi ez dutenak. Galderaz gainezka du barrena, eta hala adierazten du, errepikapenaren bidez; zalantza eta babesgabetasuna atzean utziz, guztiz aldakorra eta zalantzazkoa den errealitate batean.

Helduei ipuinak kontatzeko eskatzeak arindu egiten ditu beldurrak. Lotarako istorioa maitekiro kontatzen duenaren ahotsa ezinbestekoa da gurasoen eta haurren arteko harremanean. Bistan uzten du hori ezin duela ordezkatu gailu elektroniko batek.

Metaliteraturako ariketa honetan, aitak ipuin bat kontatzen dio semeari. Istorioan, biek imajinatzen dute animaliak direla:kanguruak, arranoak, urtxintxak… Noemi VIllamuzak ederki jantzi du istorioa kolore eta lerro leunez osatutako eszena ederrez. Saltoka eta hegaka aritzen dira. Jan, bainatu, elkar laztandu, eta jolasean aritzen dira; txikiena zirraraz betetzen duten gauza mordoa egiten dute. Zenbaitetan, ezin izaten dio eutsi istorioan sartzeko gogoari: ideiak botatzen ditu, galderak egin, zirrara adierazi, eta, ipuinak aurrera egin ahala, are sartuago dago istorioan. «Joan den eguneko ipuina» ez da beste deus, betiko ipuina baino: lasaitzen eta sendatzen duen horietakoa, amets zoriontsuetarako sarbidea.
Cubierta

Lorerik Gorriena

Empiezo a leer (6+)

Autor:
Otegi Aranburu, Itziar

Editorial:
Pamiela argitaletxea

Colección:
Tamaina Handia

Páginas:
36

Idioma:
Euskara

Resumen

—Ama, zergatik ez zara zu zeu joaten lore gorrien bila?
—Ezin dut, maitea.
—Zergatik?
—Mila aldiz entzun duzu… behin, txikia nintzela, amonaren etxera bidali ninduen amak. Ez atera bidetik, esan zidan, ez hitz egin inorekin, ez geratu loreak biltzera […]