Buscador

Búsqueda avanzada
¡Quiero leer un rato! ¡Con book-trailer ! ¡Con vídeos! ¡Con audios!
¡Seleccionados por Leoteca! ¡Muestra del Libro! Con guía de lectura



Se encontraron 21 resultados con los criterios seleccionados

Cubierta

ERNESTO IRRIZ BLAI

Empiezo a leer (6+)

Autor:
CAMPANARI, JOSE

Editorial:
Txalaparta, S.L.

Colección:
TXO!

Páginas:
40


Resumen

rnesto Enriketa andregaiaren etxera gonbidatu dute askaltzera,eta seietan da hitzordua, ez minutu bat lehenago ez minutu bat geroago. Baina ekaitz beldurgarriak ez dio maitearen etxera garaiz heltzen uzten eta Enriketa kezkatzen hasi da. Hala ere, irribarre ezin zabalagoarekin, aitonak gehien maite duen esaldiaz oroitzen da Ernesto:NEKEETAN, IRRIA EZPAINETAN!
Cubierta

EZKILALORE

Empiezo a leer (6+)

Autor:
LOPEZ DE MUNAIN, IRATXE

Editorial:
Txalaparta, S.L.

Colección:
TXO!

Páginas:
36


Resumen

Grimm anaiena da honako ipuin hau. 1812. urtean argitaratu zuten lehenbizikoz, Alemanian. Orduz geroztik, ehunka hizkuntzatan agertu da eta era askotako argitalpenak izan ditu. Jacob eta Wilhelm Grimmek Rapunzel izena eman zioten protagonistari, alemanez halaxe esaten baitiote istorio honetako gatazka abiarazten duen landareari. Euskaraz, berriz, ezkila-lorea edo txilin-lorea esaten zaio. Ezagutzen ditugun bertsiorik gehienetan, emakumea izaki apetatsu eta berekoi gisa ageri zaigu, eta era guztietako gutiziak izaten ditu: mertxikak, sagarrak, gereziak... Iratxe Lopez de Munainek sortu duen albumak, ordea, emakumearen eta naturaren arteko lotura aldarrikatzen du, bi zentzutan egin ere: landareak lagundu egiten du haurdunaldi osasungarria eta orbaindu ere egiten ditu zauriak, eta protagonistaren malkoek horrexegatik sendatzen dute printzearen itsutasuna.
Cubierta

HARTZA ETA TXIMELETA SAREA

Empiezo a leer (6+)

Autor:
Pourchet, Marjorie

Editorial:
Txalaparta, S.L.

Colección:
TXO!

Páginas:
No disponible


Resumen

Bildumagileek tximeletak ehizatu eta lastoztatzeko erabiltzen duten objektua, kasu honetan, tximeletak salbatzeko erabiliko du liburuaren protagonista. Basoan bizi den hartza, onberatasun hutsez ariko da salbamendu lanetan, inolako ordainik itxaron gabe. Hala ere, jasoko duen ordaina tximeleten laguntza eta adiskidetasuna izango da. Laguntasun bitxi eta eder bati buruzko liburua duzu Hartza eta tximeleta sarea.
Cubierta

Hiru txerrikumeak

Leo con mis padres (3+)

Autor:
Mendez, Raquel

Editorial:
Txalaparta, S.L.

Colección:
txo!

Páginas:
36

Idioma:
Euskara

Resumen

Baziren behin, basoaren erdian, hiru txerrikume. Egun batez entzun zuten otso gaizto gosetua zebilela han inguruan, eta babesteko, etxe bat egitea erabaki zuten. Txerrikume txikiak lan gutxi egin zuen, eta halaxe eraiki zuen etxea, lastoz. Tarteko txerrikumeak gehixeago lan egin zuen, eta halaxe eraiki zuen etxea, egurrez. Txerrikume zaharrenak lan asko egin zuen, eta halaxe eraiki zuen etxea, adreiluz. Haurren ipuinik kuttunenetako dugu Hiru txerritxoak herri-kontaera ezaguna, berriz ere irudi ederrez hornituta datorkiguna.
Cubierta

IKUSI AL DUZU LEHOIA?

Leo con mis padres (3+)

Autor:
QUINTERO ARMANDO

Editorial:
Txalaparta, S.L.

Colección:
TXO!

Páginas:
48


Resumen

Bidean aurkitzen dituen animalia guztiei lehoiagatik galdezka ari da igela. Ibilian-ibilian, orrialdez orrialde, oihaneko izakiekin puzzle gisako bat osatuz joango da, eta izaki horien erantzunetan, argibide txikiak azalduko zaizkio. Batek arrasto bat emango dio igel nekaezinari, beste batek beste arrasto bat, eta lehoia non sartu den asmatu nahian ari dela, gero eta jakin-min handiagoa izango dute igelak, oihaneko biztanleek eta irakurleak berak ere bai: lehoia, ez ehizatu eta ez jan… lasterka doa arrapaladan, baina zergatik? Eta zergatik ote dauka Ilargira iristeko tema hori? 4 urtetik aurrera