Buscador

Búsqueda avanzada
¡Quiero leer un rato! ¡Con book-trailer ! ¡Con vídeos! ¡Con audios!
¡Seleccionados por Leoteca! ¡Muestra del Libro! Con guía de lectura



Se encontraron 21 resultados con los criterios seleccionados

Cubierta

Nire amonaren etxea

Leo con mis padres (3+)

Autor:
Bruno, Pep

Editorial:
Txalaparta, S.L.

Colección:
txo!

Páginas:
22

Idioma:
Euskara

Resumen

Erraza eta atsegina beharko lukeen egun bat, urtebetetze eguna, misterioz eta beldurrez betetako eguna bihurtuko da liburu honetako protagonistarentzat. Bere jairako prestaturiko tartaren bila abiatzea benetako abentura beldurgarria bihurtuko da, zorionez, era dibertigarrian amaituko dena. Irten zaitez herritik, har ezazu haran sakoneraino daraman bidea, sartu baso ilunean eta bilatu etxe txiki eta bakarti bat, hesi batek inguratua… Ausartzen bazara!
Cubierta

PILU PILU!

Leo con mis padres (3+)

Autor:
Isern, Susanna

Editorial:
Txalaparta, S.L.

Colección:
TXO!

Páginas:
36


Resumen

Oso modu jostagarrian, krokodiloen eta txori mota berezi baten artean egiaz dagoen harremana nondik etor litekeen kontatzen die haurrei Pilu Piluk. Txirria da txori mota hori, eta krokodiloaren aho barnera sartzen da, han pilatu zaizkion janari hondarrak, parasitoak eta bestelako ornogabeak kentzera. Horrez gain, zaindari lana ere egiten du txori txiki horrek; haren kantuarekin –pilu pilu ari da etengabe, ipuinaren izenburuak dioen bezala– abisua ematen die krokodiloei arriskuren bat hurbil denean. Ordainetan, urte osoan izaten du zer jana.
Cubierta

PINTO OILARRAREN EZTEIAK

Leo con mis padres (3+)

Autor:
BELMONTES, JUAN ALFONSO

Editorial:
Txalaparta, S.L.

Colección:
TXO!

Páginas:
40


Resumen

Aspalditik zebilen Pinto oilarra Juliana neskatoaren inguruan, hura nola lortuko, eta Remigia behiak egin zituen ezkontzaginaren lanak. Ezteiek beti pozten dute ingurua, eta horregatik zeuden hain pozik guztiak ukuiluan; guztiak, Pinudiko Azeria izan ezik! Hark ezin zuen jasan halakorik, amorru bizian zegoen! Nola ezkon zitekeen zilarrezko neskato bat oilar kanpoeder harekin?
Cubierta

TTANTTIPIAK

Leo con mis padres (3+)

Autor:
PAVÓN, MAR

Editorial:
Txalaparta, S.L.

Colección:
TXO!

Páginas:
40


Resumen

Goiz hartan, Amanttonik ez zuen deus aurkitzen, eta ezin jaten eman bere lau kumetxoei. Bila eta bila ttanttipiak baino ez zituen aurkitzen, baina bere kumetxoei ez lieke sekula ttanttipirik emango! Behin, txikitan, lau ontzi irentsi zituelako eta urdaileko ondoeza eduki zuelako hiru egunez! Baina Amanttoni etxera esku-hutsik heltzen denerako bere kumeek Talo andereak prestatu dizkien ttanttipiak ezin gusturago jan dituzte. Istorio honek ederki erakusten duenez, sarri, burua debeku absurduez beterik daukagulako.
Cubierta

TXANOGORRITXOREN ESKULARRUAK

Empiezo a leer (6+)

Autor:
ALMAGRO, INES; MARDONES, MIKEL

Editorial:
Txalaparta, S.L.

Colección:
TXO!

Páginas:
32


Resumen

Txanogorritxoren eskularruak honekin, egileek berrinterpretazio jostagarri eta originala eman nahi izan diote ipuin klasikoari. Ines Almagroren testua eta Mikel Mardonesen ilustrazioak bi konplizitaterekin egiten dute jolas: irakurlearena eta protagonistarena. Izan ere, pentsatzekoa da biek ere badakitela nolakoa den ipuinaren bertsiorik hedatuena. Baina istorio hau ez da beti ezagutu duguna, Txanogorritxok behin eta berriz bizi izan duena, eta horrek harritu egiten du irakurlea eta nahasirik uzten du neskatoa. gauza bitxia! -esan zuen Txanogorrik, txanoa janzten zuela-. Nire ipuinean sekula ez du elurrik egiten! Ines Almagrok irakurlearen ondoan jartzen du protagonista, eta biek ere gauza bera galdetzen diote beren buruari, ohartzen baitira gertaerak ez ohikoak direla guztiz eta pertsonaien jokabidea behin ere ikusi gabekoa: gauza bitxia! -esan zuen-. Otsoari sekula ez zaio ahazten ni ikaratzera etortzea!