Buscador

Búsqueda avanzada
¡Quiero leer un rato! ¡Con book-trailer ! ¡Con vídeos! ¡Con audios!
¡Seleccionados por Leoteca! ¡Muestra del Libro! Con guía de lectura



Se encontraron 6 resultados con los criterios seleccionados

Cubierta

Alex

Ya leo solo (8+)

Autor:
Mariasun Landa

Editorial:
Erein Argitaletxea, S.A.

Colección:
Iholdi

Páginas:
40

Idioma:
Euskara

Resumen

Ospitalean da Alex, ohean etzanda. Hainbat jende dabil bere inguruan eta ongi zaintzen dute. Horretan ez da kexarik. Hala ere, Alexek ezin du bere lagun Ninaren bisitarik jaso, haurrek debekaturik dutelako ospitalera joatea. Hortaz, eskutitza idatziko dio Alexek. Gutun horren bidez jakingo dugu nolakoa den Alex eta zergatik dagoen ospitalean. Bere ahalmen bereziak zertan diren ere jakingo dugu eta, era berean, zenbat maite duen Nina.
Cubierta

Amona, zure iholdi

Ya leo solo (8+)

Autor:
Mariasun Landa

Editorial:
Erein Argitaletxea, S.A.

Colección:
Iholdi

Páginas:
36

Idioma:
Euskara

Resumen

Martinek linterna bat atera zuen bere motxilatik, eta nik galdetu nion zertarako zen eta berak ez zidan ezer ere erantzun, eta urduri nengoen, ez nekien zergatik... Eta, bat-batean, jira egiteko eta begiak zabaltzeko agindu zidan. -Alto! Geldi hor! Orduan, amona, Martinek pistola batekin apuntatzen ninduela ikusi nuen, edo hobeto esanda, hasieran linternaren argiak itsutu egin ninduen, eta gero beste eskuan pistola bat zuela ikusi nuen. Eta gero, pum! pum! pum! oihu egin zidan, eta gero, ja! ja! ja!..., barre-algaraka hasi, eta benetako pistola bat zen, hori da okerrena, jostailu bat ez zela, horretaz berehala konturatu nintzen. Geroxeago, hartzeko pistola lasai, eskaini zidan berak, eta nik hasieran ezetz, handik alde egin nahi nuela, baina, azkenean, jakin-minez edo, neuk ere pistola hura nire eskuetan hartu nuen. Dexente pisatzen zuen, eta beltz-beltza zen, ikaragarria. -Zer iruditzen zain? Ez al dun guai?
Cubierta

Haginak eta hilobiak

Ya leo solo (8+)

Autor:
Mariasun Landa

Editorial:
Erein Argitaletxea, S.A.

Colección:
Iholdi

Páginas:
48

Idioma:
Euskara

Resumen

Kontua da hilobienak zerikusia duela haginen bildumarekin, zeren azken bolada honetan Deo hagin horiek parkean, han eta hemen, lurperatzen ibiltzen baita. Egiten du txuloa lurrean, jarri bertan hagin parea loreren batekin, eta kristal pusketa bat ipintzen du gainean, sagardo botilenak ditu gogokoen, berdeak direlako. Gero berriro lurra ematen dio, zeharo estali arte, eta gurutzetxo bat jartzen du gainean, non lurperatu dituen ez ahazteko. Iholdi eta Deo Gratiasen arteko sekretuak.
Cubierta

Iholdi

Ya leo solo (8+)

Autor:
Mariasun Landa

Editorial:
Erein Argitaletxea, S.A.

Colección:
Iholdi

Páginas:
48

Idioma:
Euskara

Resumen

Lore bat marraztu dut eta loreak esan dit: -Lorontzi bat marraz iezadazu!.Eta nik lorontzia marraztu dut. Lorontziak esan dit: -Leiho bat marraz iezadazu!. Leiho bat marraztu dut eta leihoak agindu dit: -Eguzki eder bat marraz iezadazu!. Eta eguzkiak haizea eskatu dit, eta haizeak mendiak, eta mendiek ibaiak eta ibaiek arrainak... Arraintxoak marraztera nindoala andereñoak esan du: -Bale! Orain matematikako fitxa bat egin behar dugu. Eta ibaiak arrainak gabe gelditu dira. Haurrek asmatuko lituzketen testu indar handikoak idatzi ditu liburu erakargarri honetan Mariasun Landak.
Cubierta

Izeba txikia

Ya leo solo (8+)

Autor:
Mariasun Landa

Editorial:
Erein Argitaletxea, S.A.

Colección:
Iholdi

Páginas:
36

Idioma:
Euskara

Resumen

Potixa esne-saltzailea izan zen lehena niri esaten. Nire ahizpak berak esan zidan hurren, Maitek. Eta amak ere estu-estu besarkadu ninduen, gauza bitxia esaten zidan bitartean:-Izeba izango zarela, maitea! Izeba! Maiteren haurtxoa nire iloba izango zen. Ni izeba izango nintzen haurraren ama nire ahizpa zelako. Zortzi alabetan txikiena naiz eta, jakina, Etorri Behar Zuena mutila izatea nahi dut...