Leoteca - Parte de Smartick

< Volver

Alarguntsa sikodelikoaren kasua

Autor: Anjel Lertxundi

Ilustrador: Antton Olariaga

Lorearen itxura funebreaz oroitu zen Madame, eta iraintzat hartu zuen izen berria. Lore klase hori kanposantuetan egoten dela bereziki ere oroitu zen Madame, eta abentura berriko arrisku ugarien ohartzat hartu zuen izen berria. Baina nahiago zituen arrisku ezezagunak, katxondeo ezagun hura baino:-Madame Krisantemo? Ez dago traturik, zoaz pikutara Rosa O'Kaxkarin. Erantzun gogorra ez zen abentura berriko arrisku usainak derrigortua, lorearekiko konparaketak baizik. Kasurik gabe geratuko bazen ere, hobe kasurik gabe ohorea zutik mantentzea, ohore arrastorik gabe kasu ziztrin bati ekitea baino.