Leoteca - Parte de Smartick

< Volver

Alde hemendik, makal hori!

Autor: Ladiges, Ann

Ilustrador: Jon Zabaleta

Alde hemendik, makal hori! nobelak edariarekiko mendekotasun larria bizi duten gazteak ditu protagonista. Hamalau eta hogeita hamar urte artean dabiltzan gazte askorengan alkoholak duen eragin kaltegarriaren agertoki gordina da liburua. Edariaren mende bizi den Roland gazteak porrot egingo du bizitzan. Huts egin du eskolan, huts egin du maitearekin, huts egin du gurasoen etxean. Etxeko giroa gaiztotu zaio. Gurasoek ezin dituzte jasan Rolanden mozkorraldiak: botila hutsez betetako ohe peak mutilaren egoeraren larritasuna salatzen du. Hain gazte -hamabost urte besterik ez- eta ezin dzanga-dzanga egin gabe pausorik eman...