Leoteca - Parte de Smartick

< Volver

Bambulo - Lehen urratsak

Autor: Bernardo Atxaga

Ilustrador: Mikel Valverde

Ezjakintasunak bihurtzen duelako mundua zatar, baldar eta higuingarri idatzi ditu Bernardo Atxagak Bambuloren Istorio Bambulotarrak. Edo, bestela esanda, Bambulotar handien ekintza handiak. Familia handia dira, izan, Bambulotarrak: Beatus Bambulo Markoni, Bambulio, Bambulus, Bambulko, Bambulias, Bambulides, Bambulillo, Bambulegi, Bambulsson... Bambulotar dira denak ere, haritz bereko ezpalak. Alditan Kalkulator, alditan Kezkator, edo Historiator, Investigator, Korrektor, Susmakor... Bambulo, beti ere. Bambulotar handi dira, nahiz eta Jon, Maria eta Ariadna ttikia beti ez izan iritzi horretakoak. Bambulo, orduan, Mamulo dugu, edo Mamolo Totolo, Bambulo Memelo, Bombolo, Bimbili... Era guztietara ere, kontinenteko txakurrik bizkorrenetakoa, edo agian bizkorrena. Eta temosoenetakoa. Hori ere bai. Dena dela, ez dadila nahasketarik izan: Bambulok ez dauka zerikusirik Walt Disneyren Bambirekin, filmetan jauzi eta jauzi egiten zuenarekin. Are gehiago, Bambulok ez du nahi harekin nahas dezaten. Ez eta ez. Ezta inola ere.