Leoteca - Parte de Smartick

< Volver

Darwin bidaiaria

Autor: Cuvi, Nicolás

Charles Darwin ez zen mutiko arrunta izan, bere inguruan ikusten zuen edozer biltzeko joera baitzuen. Txanponak, kakalardoak, maskorrak... era guztietako gauzak jaso eta gordetzen zituen. Ume izateari utzi eta gazte bihurtu zenean, berriz, bere bildumak aberasten jarraitzeko motz geratu omen zitzaion inguru hurbila, eta, horregatik, munduan barrena bidaia zoragarri bati ekin zion. Bidaia hartan narrazti, hegazti eta arrain harrigarriak bildu zituen. Etxera bueltan, berriz, bildutako hura guztia txukuntzen eta sailkatzen ari zela, sekulako aurkikuntza egin zuen. Aurkikuntza hark betiko aldatu zituen gizakiek munduari buruz zituzten ideiak. Aurten Darwin jaio zeneko bigarren mendeurrena eta Espezieen jatorria liburua argitaratu zueneko 150. urtemuga ospatu dira. Testuinguru honetan Darwin bidaiariak berez konplexua izan daitekeen kontzeptu bat, espezieen eboluzioarena, alegia, modu erraz eta atseginean azaltzen du.