Leoteca - Parte de Smartick

< Volver

Eduardo Chillida espazioaren eskultorea

Autor: Calzada Terrones, Gorka

Eduardok txikitatik izan zuen edozein paperetan zirriborroak egiteko zaletasuna eta arratsalde euritsu bakartietan itsasoari begira bere gauzetan pentsatzeko zaletasuna, eta zaletasun haiei esker eskultore handia izan zen handitan. Oso trebea zen; hainbeste, ezker eskuarekin marrazten hasi baitzen, ez aspertzeko. Eta berezia ere bazen: espazioaren eskultorea, ez astronauten modura janzten zelako edo espazio-ontzietan ibiltzen zelako, materialak ez ezik hutsa ere eskultura bihurtzen zuelako baizik.