Leoteca - Parte de Smartick

< Volver

IKUSI AL DUZU LEHOIA?

Autor: QUINTERO ARMANDO

Ilustrador: GERALDINE ALIBEU

Bidean aurkitzen dituen animalia guztiei lehoiagatik galdezka ari da igela. Ibilian-ibilian, orrialdez orrialde, oihaneko izakiekin puzzle gisako bat osatuz joango da, eta izaki horien erantzunetan, argibide txikiak azalduko zaizkio. Batek arrasto bat emango dio igel nekaezinari, beste batek beste arrasto bat, eta lehoia non sartu den asmatu nahian ari dela, gero eta jakin-min handiagoa izango dute igelak, oihaneko biztanleek eta irakurleak berak ere bai: lehoia, ez ehizatu eta ez jan… lasterka doa arrapaladan, baina zergatik? Eta zergatik ote dauka Ilargira iristeko tema hori? 4 urtetik aurrera