Leoteca - Parte de Smartick

< Volver

IZAR BAT ZOPAN

Autor: MIREN AGUR MEABE PLAZA

Izugarri gustatzen zait zopa. Fideo-zopa, letra-zopa, izartxo-zopa, berakatz-zopa, txitxirio-zopa, barazki-zopa, arrain-zopa edota arroz-zopa. Gustatzen zait nire izena: Mitxu. Izen labur eta gutxi entzuna. Musika-eskalaren hirugarren nota gehi -txu, maitasuna edo txikitasuna adierazten duen atzizkia. Eta Mirentxuren laburdura.