Leoteca - Parte de Smartick

< Volver

Ilargiaren eztula

Autor: Santiesteban, Karlos

Ilustrador: Belmonte, José

Katarroa harrapatuta eztulka ari den ilargia, txotxongilo bihurtzen den mutila, hainbat zaporetako esnea ematen duen behia, ona eta ederra izan nahi duen sorgina.
Gai horiek eta beste batzuk darabiltza Karlos Santistebanek liburu honetako ipuinetan.
Zer-nolako bizia hartzen duten gauzarik xumeenek ere, idazlearen irudimen-ukituz! Zein ugariak eta joriak diren ipuinak! Atseginez eta jakinguraz sartuko da neska-mutila orriotan. Hementxe du zain, izan ere, magia eta lilura berezkoak dituen literaturaren xarma.