Leoteca - Parte de Smartick

< Volver

Izuaren Pasabidea

Autor: Morillo Grande, Fernando

- Zer dago Izuaren Pasabidean? Esadazu hori behintzat. - Izuaren Pasabide guztiak desberdinak dira. Beti dago beldurra, jakina. Beharbada, Xabinek leizeak aurkituko ditu, eraikin fantastikoak, denetariko lehiak. Beharbada, inoiz izan zen haurra, edo izan daitekeen gizona. Bere ametsen tontorra, edo ikara sarkorrenen putzua. Arimaren iturria, gau-oihua eta itsas-trumoia. Negarra. Azken garaipena? Auskalo! -Eromena? Heriotza? - Hori ere bai. Gerta liteke. - Ez sartu hor Xabin. Mesedez. Gazteegia da. - Xabin egokia da. - Baina hil ere egin daiteke! Anais izua da. Ikara da. Eta mina. Kapa eta begi beltzak. Anaisek gaztea dirudi. Ez da. Laurehun urte daramatza tokiz toki. Bila. Aurrean jartzen zaizkion guztiak txikitzeko prest dago. Boterea du. Kontrola zaitzake. Zu. Ni. Edonor. Anaisek ausart bat behar du. Suntsitzeko bada ere. Xabin aukeratzen du Izuaren Pasabidean sartzeko: su urdina, otso basatiak erasoan, sugetzarrak etsai. Basamortu huts amaigabeak eta odol turrustak. Baina Xabin ez da Anaisek espero duena. Are ausartagoa da. Eta desafiatu egingo du.