Leoteca - Parte de Smartick

< Volver

Jirafa

Autor: Beaulieu Jeannine

Caillouren Jostaliburuak bildumako liburuetan, 3 urtetik aurrerako haurrentzako jarduera didaktiko ugari daude. Jarduera horiek atseginak eta dibertigarriak ere badira. Gainera, liburu bakoitzak 50 eranskailu inguru biltzen ditu; guztiak ere txikitxoenak txoratzeko modukoak. Haurrek ederki asko pasatuko dute Caillouren eta bere munduaren irudi koloretsuekin. Eta, aldi berean, behatzeko eta arrazoitzeko duten gaitasuna hobetuko dute. Gurasoek orrialdeetako beheko aldeko oharrei erreparatu beharko diete, jarduera bakoitzaren helburuak zein diren jakiteko. Hartara, seme-alabei euren ikaskuntza prozesuan lagunduko diete.