Leoteca - Parte de Smartick

< Volver

Kaxkajo bahituaren kasua

Autor: Anjel Lertxundi

Ilustrador: Antton Olariaga

Biharamunean, Madame Maripetral ikastetxera iritsi zenean, Dexpaxiok, gelako neska-mutil guztiez inguraturik, egunkaria pasatu zion. Egunkaria zabaldu, zuzendariak eta Madame Kontxexiren argazkia ikusi zuen lehendabiziko orrialdean. Antiojoak jantzi eta irakurtzen hasi zen:Atzo arratsaldean Madame Kontxexi, Aristides Mark Aide ikastetxeko andereñoak, Retrevier arrazako Kaxkajoren bila ari zela, lapur talde arriskutsu bat atxilotzea lortu zuen balentia apartaz, ausardia paregabeaz, adore txit prestuaz, kemen kementsuaz....