Leoteca - Parte de Smartick

< Volver

Kulero salatzaileak

Autor: Mintegi Larraza Migel A.

Eztanda batzuek iratzarri ninduten. Begiak zabaldu nituen, ikaratuta. Berehala itxi, eta eskuak burura eraman. Sekulako burukomina neukan; burua, lehertzeko zorian. Edo? lehertzen ote? Begiak kostata zabaldu, eta, larrituta, gelako ilunpeak arakatu nituen, eztanden sorburuaren bila. Hasieran bestela eman arren, konturatu nintzen, zorionez, eztandak ez zirela nire buruan gertatzen ari. Non, bada?? Hala esnatu zen goiz hartan Rafa. Bezperan ikasle eguna izan zen eta sekulako ajea zeukan. Baina hura ez zen txarrena, hura amesgaiztoaren hasiera baino ez zen. Gelako neska batek, izan ere, sexu-abusu salaketa jarri behar zuen haren kontra. Rafak ez zuen ezer gogoratzen, gaueko azken orduak ezabatuak zeuden bere burutik; hala eta guztiz ere, ez zitzaion buruan sartzen erasoarena. Denak zuen bere kontra, ordea, neskaren kuleroak bere gelan baitzeuden.