Leoteca - Parte de Smartick

< Volver

Marco Polo abenturazalea

Autor: Cordón Hornillos, Sara

Bere balentriaren berri eman zuenean, inork ez zion sinetsi. Denek uste izan zuten txantxetan edo gezurretan ari zela. Izan ere, orain dela 800 urte Txinaraino joatea ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula. Ez zen txantxa, ordea; Marco Polo benetan haraino joan baitzen. Bidean, lapurrei, piratei, mendi erraldoiei, basamortu sorginduei eta beste hamaika arriskuri aurre egin behar izan zien. Haraino iritsi zenean, munduko gizonik boteretsuenarekin egin zuen topo, Kublai Handia mongolen enperadorearekin, alegia. Eta hark zer eman zion opari? Platerkada bat tailarin!