Leoteca - Parte de Smartick

< Volver

Munduaren itzulia laurogei egunetan

Autor: Jules Verne

Ilustrador: Concetta Probanza

Bidaia harrigarriak deritzan multzoa osatzen duten elaberrien antzera (Lurraren erdialdera bidaia, Begun-aren bostehun milioiak, Hogei mila legoatako urpeko bidaia, Uharte misteriotsua), Munduaren itzulia laurogei egunetan (1872) eleberrian ere, gizarte industrializatuak nola konkistatu duen natura eta nola jabetu den hartaz da gai nagusia. Dena den, lan honetan interesgarriena Jules Vernek (1822-1905) bere gaztetako esperientzia, bulebarreko antzerkiko autore gisa, eta umorea tartekatzea da. Protagonistak oso erakargarriak dira: alde batetik, Phileas Fogg, puntualitatearekin eta zehaztasunarekin obsesionatua dagoen gizon kronometroa; bestetik, haren zerbitzariak, Pasaportek, Foggen guztiz aurkakoak diren ezaugarriak ditu, pertsonaia atletikoa eta tolesgabea baita.