Leoteca - Parte de Smartick

< Volver

Nima, Namtxeko sherpa

Autor: Delgado, Josep Francesc

Nima sherpa gazteak parapentean ibili nahi du. Everesteko mendikatean bere aitaren espiritua dago leize batean sei mila metrora. Hura askatu eta, parapentera igo eta gauaren hotzari ihes eginez, bizia salbatu nahi luke nola edo hala. Ez da abentura makala hamabi urteko mutiko honena. Ez du soilik aitaren espiritua salbatuko, baita bidean gurutzatu zitzaion espedizio amerikarreko mendizalea ere. Nimarengatik ez balitz, han amaituko ziren haren egunak. Himalaiako hartz, yeti eta goi mendietako hotz eta zeruak betiko aldatuko dute Nimaren nortasuna.