Txorrota, lorontzia, esekitokia... Ezagutzen al dituzu hitz horiek guztiak? Non aurki ditzakezu? Irakurtzen hasi bazara eta jende heldua harritu nahi baduzu zure inguruko objektu guztiak ezagutuz, ibil zaitez liburu honetako orrialdeetan barrena: ikasiko dituzu asteko egunak, animalia askoren izenak, koloreak, urtaroak, zenbatzen... Ikusiko duzu zeinen erraza eta dibertigarria egiten zaizun Disney pertsonaia maitagarrien eskutik.