Leoteca - Parte de Smartick

< Volver

On Kixote

Autor: Cervantes Saavedra Miguel de

Ilustrador: Alonso Luis

Mantxako leku batean, izena ez dut gogoratu nahi, orain denbora luze ez dela, aiton-seme bat bizi zen, armatokian lantza gordetzeko, ezkutu zahar eta galgo-zakur korrikalaria zeukaten horietako bat. Zaldun horrek Alonso Kixano zuen izena, eta auzokoek ?Ona? deitzen zioten, jende guztia ongi eta begirunez hartzen zuelako... Esku artean duzun AIZKORRI argitaletxearen HEGAN bildumako liburu hau, irakurle, Cervantes maisu klasikoak idatzi zuen lan ezagunenaren bertsio bat gehiago dugu: luzera aldetik tamaina txikikoa eta eduki aldetik ikasleentzat pentsatua. Literatura mailakatua da, hortaz, bai euskaraz ikasten ari direnek bai jende euskaldun gaztetxoenek ere eskubidea baitute Kixotea bezalako klasikoa bertsio txikitu eta egokituan ezagutzeko, munduko hizkuntza gehienetan gertatzen den bezala. Liburu hau Euskaltegiko 5. urratsean (HABEren 1. Maila B) eta Batxillergoko A ereduko 1. mailan erabiltzeko da, baita D ereduko gazteen artean ere.