Leoteca - Parte de Smartick

< Volver

Sara nor zara?

Autor: Berrettoni Carrara, Marco

Ilustrador: Carrer, Chiara

«Sara, nor zara?» autismoaren fenomenora hurbiltzeko modu poetiko eta goxoa da. Narratzaileak ederki kontatzen digu nolakoa den bere arreba: haren presentzia misteriotsua, haren aldarte ezin aldakorragoa, arrebarenganako emozio eta sentimenduak, familiarekin duen lotura mota... Komunikazioa, elkarri ulertzea, beti da zail samarra, baina Sararekin… Izugarri berezia da. Irudiak paper margotuaren gainean daude eginik; marrak dira, edo marrazkiak, edo itzalak. Collage modura, ukimenerako azaleretan aplikatzen diren irudiak. Testuak modu literarioan adierazten duen hori bera transmititzen dute irudiek forma eta koloreen bidez: abstrakzioa, absentzia, misterioa, goxotasuna, bakardadea, izua, samurtasuna, haserrea...