Leoteca - Parte de Smartick

< Volver

Sardina ezpain gorriaren kasua

Autor: Anjel Lertxundi

Ilustrador: Antton Olariaga

Behin Fokker hegazkin zaharrean, azafatak besotik heldu eta hegazkinaren barrura eraman zuen Bixentiko, gainerantzeko bidaiariak atzean utzi ondoren: -Nahi duzun tokia hautatu, Caracolillo, ongi etorria Fokker-era. Bixentikok anteojo beltzak sudur puntaraino jaitsi eta inguruak miatuz: -Segurua al da hegazkin hau? -Segurua? Bigarren gerrate mundialetik honantza ez du istripu bakar bat ere izan. Hegazkinaren zehaztasun tekniko ugari eman zizkion azafatak Bixentikori. Eta hegazkinaren kalitatea indartzeko asmoz: -Fokker-ik ez zeukalako galdu omen zuen gerra Hitler-ek.