Leoteca - Parte de Smartick

< Volver

Tarzan eta pantera emakumea

Autor: Juaristi Felipe

Ilustrador: Alonso Aitziber

Ezer ez da dirudiena. Ez gara uste dugun bezalakoak. Edozein etxetan ezkutuan dagoen sekreturen bat aurki daiteke. Izan ere, badira sekula aipatzen ez diren kontuak, iragan latza ekartzen baitute orain gozora. Horretaz gogoratuko da Saul, eleberri honetako pertsonaia nagusia, denbora aurrera doan neurrian. Ezaguna duen mundua goitik behera eroriko zaio eta beste bat sortuko da, ordainez, beste bat neurrikoagoa, eta eramangarriagoa. Egia jakitera iritsiko da, eta egiarekin batera oinaze eta minak etorriko zaizkio. Heldutasunera iritsiko da, gaztaroa ahal den bezala igaroz. Errealitatera eroriko da, azkenean, fantasiaren lurralde urrutitik jauzi eginez.