Leoteca - Parte de Smartick

< Volver

Tximeleta tatuajea

Autor: Philip Pullman

Jenny ez zen Chris bezala sentitzen. Maitaldi hura baldarra, azkarra eta tristetxoa ere iruditu zitzaion Jennyri; baina bazen ikasteko denbora, eta hunkigarria gertatu zitzaion Chrisen samurtasuna. Jenny berarekin geratu zen larunbatean eta baita gauean ere, eta dena ondo joan zen; baina igande-goizean, Jenny Chrisen besoetan lo zegoela, bien artean ezpata bat bezala erori zen gauza bat gertatu zen. Oxfordeko polizia arduratuta zebilen aspaldi hartan hirian mugitzen zen droga-kopuru handiarekin, eta egunsentian atxiloketa-sail bat egitea erabaki zuen, zerikusirik izan zezaketen guztiengana joaz; baita etxe okupatuetan bizi zen jendearengana ere. Horretan oker zebilen polizia ordea. Derekek eta Olliek noizean behin kannabisa erretzen zuten arren, salerosketan ez ziren sekula ibili; eta Jennyk berak ez zuen Tansyrenaz geroztik drogarik ukitu. Baina horrek ez zuen ezer aldatzen. Jenny Derek eta Ollie eta beste ehunka batzuekin eramango zuten, baina, jakina, ez zegoen han.