Leoteca - Parte de Smartick

< Volver

VANESSA AUSARTA

Autor: MASANNEK, JOACHIM

Vanessa futbolzale amorratua da; futboleko arropak soilik janzten ditu eta gizonezkoen selekzio nazionalean jokatuko den lehen emakumea izan nahi du. Bere taldea, neskatoena, ezin du ikusi ere egin, horrekin ez du sekula irabaziko. Aitak mutikoen talde batera eramaten du entrenatzera. Baina horiei ez zaie batere gustatzen taldean neskato bat izatea! Vanessari ez diote baloirik pasatzen eta ematen diotenean hain gogor egiten dute, ezen pasatzea beste aukerarik ez duela izaten. Baina Vanessak bere burua errespetaraziko du: partida oso garrantzitsu batean garaipena lortuko du penalti erabakigarria bikain jaurtita.