Leoteca - Parte de Smartick

< Volver

Zubi hautsia

Autor: Philip Pullman

-A, zubi hautsia, bai. Gwynantetik gora. Igeri egitera joaten nintzen hara.-Zer gertatu zen zubian? Zergatik dago hautsia?-A, aspaldiko kontua da hori. Tipo bat omen zihoan autoan, gauez, haur txiki-txiki bat zeramala, eta negua zen eta dena elurtuta zegoen. Ez dakit zehatz zer gertatu zen, irristatu egin ote zen, paretaren kontra joan edo, baina nolanahi ere autoa bertan utzi eta laguntza bila joan behar izan omen zuen. Umea hantxe utzi zuen, autoan, bere larruzko jakan bilduta, ardi-larrua izango zen nik uste, bero egon zedin. Gertueneko baserritik edo telefono-kabinatik edo dena delakotik itzuli zenean, jaka ez zegoen han, lapurtu egin zuten, eta umea hila zegoen. Izoztuta. Hori gertatu zen. Ez dakit zein zen tipoa, ez lapurtutako jaka aurkitu zuten edo zer.Ginny-ri, ordea, zera sartu zaio buruan, Joe Chicagok gainean daraman jakak izan behar zuela zubikoa. Ez alperrik egon zen Joe Chicago kartzelan...