Leoteca - Parte de Smartick

< Volver

Zuni

Autor: Añorga Pello

Ilustrador: Michelena Jokin

ZUNI poema liburua da, Aizkorri argitaletxe honek berak argitaratutako JIRAN-BIRAN deritzan poema liburuaren segidakoa. Liburu hartan, poema laburrak idatzi bazituen Pello Añorgak, oraingoan ere esan daiteke antzera jokatu duela Pellok, bizitzaren dantza erritmikoan sarraraziz, bizitzaren sekretuak elkarrekin konpartitu ditzagun, elkarren arteko hitzaren oihartzunak eta txirikordak burutuz. Alabaina, hori bai, liburu hartan ez bezala, esan daiteke gai nagusi bat dagoela liburu honetan: maitasuna. Izan ere, ZUNI liburua maitasunezko harreman bizian baitago ainguratua, non denbora eta espazioa hartzen den elkarri kantatzeko (12-13 or.), elkar ukitzeko ( 42-43 or.), musukatzeko ( 14 or. ), bidaiatzeko (16-17 or.), hegan egiteko (8 or.), eta abar egiteko, denbora eta espazio zabalean zehar: direla olatuak, dela elurra, dela euria edo ekia, orain txinpartak elkarrekin ereinez, orain argia ilunarekin sustraituz, orain isiltasuna garrasiarekin batera uztartuz. Azken finean, biziaren taupadak gertuago entzun ahal izan ditzagun, elkarrekin, Ni eta Zu, Zu eta Ni, ZUNI, maitasunean.