Leoteca - Parte de Smartick

< Volver

Resultados de tu búsqueda: 368 libros

Esku artean dugun liburu hau, hamabi idazle ezberdinek haur literaturari eskainiriko poema bilduma da Aizkorri argitaletxearen bosgarren urteurrena ospatzeko. Idazle bakoitzak idatziriko bina poema aurkituko ditugu bertan eta gehienek formatu laburrari eutsi diote: irudi indartsuren bat iradokitzeko edo egoera jakin bat deskribatzeko. Aukeratutako baliabideak eta jorratutako gaiak askotarikoak dira. Herri literaturarik hurbil koka daitezkeen hoskidetasun eta erritmo neurtuetatik bertso aske eta kontzeptualetara. Naturarekin zerikusia daukaten oinarrizko gaietatik kontzeptu abstraktuei buruz gogoeta eragiteraino: maitasuna, askatasuna, biziaren laburra, gogo eta amets helduezinak... Umore ukituak ere topa daitezke, gutxi izan arren; baita irudi surrealistak ere. Aldarte oso desberdinak adierazten duten egitura paralelo originalak ere bai. Azken batean, poeta eta poema bilduma honetan gaur eguneko korronte eta joeren erakusgarri ugari aurki ditzake irakurleak, denak elkarren osagarri, gaurko euskal haur poesiaren ikuspegi orokorra itxuratzera datozenak. Zaldiko-maldikoan poema bilduman hamabi idazlek hartu dute parte: Pello Añorga, Bernardo Atxaga, Lutxo Egia, Juan Kruz Igerabide, Antton Kazabon, Karlos Linazasoro, Miren Agur Meabe, Joxean Ormazabal, Karlos Santisteban, Jon Suarez, Ana Urkiza eta Patxi Zubizarreta. Bakoitza esparru ezberdin batetik datorkigu haur literaturako poesiara, batzuek bazuten iadanik haur poesian libururen bat kaleraturik, beste batzuk helduen literaturik datoz eta badira genero honetara heldu berriak direnak ere.

Zaldiko-maldikoan

No disponible

96Ver
8+

Lehen Marta pozik bizi zen gurasoekin eta Max txakurrarekin hiritik kanpoko etxe batean.Amak hirian lan egiten zuen eta aitak, tropeta jotzeaz gain, etxeko lanen ardura zuen. Baina hazi eta eskolan hasi zen eta gurasoen harremanak okerrera egin zuen. Gurasoek elkarri arduragabekeria egozten zioten eta Martak, hau ekiditearren, beregain hartzen zituen ardura horiek: etxeko lanak egin, Max zaindu, gurasoak laudoriotu,... Egun Martak bi arazo ditu: aita eta ama. Bi Marta izatera behartua dago; astegunetan aitaren Marta da eta lorategiko Toto, harrizko ipotxa du lagun. Asteburuetan aldiz, amaren Tamar da eta Puppy, lehen Max zena, du lagun. Martaren ilusioa gurasoak berriro elkarrekin ikustea da eta hau lortu nahian buruari buelta asko emango dizkio. Marta bere adineko lagunentzat neska bitxia izango da, ilusio honen atzetik ibiltzeak ez baitio bere adinekoen ohiturak mantentzen utziko. Antes Marta vivía feliz con sus padres y con su perro Max en una casa fuera de la ciudad. Su madre trabajaba en la ciudad y su padre, además de tocar trompeta, hacía las labores del hogar. Pero al crecer, empezó a ir a la escuela y las relaciones entre sus padres fueron a peor. Los padres se reprochaban mutuamente su irresponsabilidad y para evita esto, Marta ayudaba a hacer las tareas de la casa, cuidaba de Max? Hoy en día Marta tiene dos problemas: su padre y su madre. Está obligada a ser dos Martas; en los días laborables es Marta y tiene como amigo a Toto el enano del jardín. En los fines de semana, es Tamar y tiene a Puppy, el antiguo Max, com amigo. La ilusión de Marta es ver a sus padres de nuevo juntos y para conseguir esto le dará muchas vueltas a la cabeza. Martas es una chica rara para el resto de sus compañeras de clase.

Txakur berde baten istorioa

Calleja Seve

48Ver
8+