Buscador

Búsqueda avanzada
¡Quiero leer un rato! ¡Con book-trailer ! ¡Con vídeos! ¡Con audios!
¡Seleccionados por Leoteca! ¡Muestra del Libro! Con guía de lectura



Se encontraron 28 resultados con los criterios seleccionados

Cubierta

Bidaia munduaren amaierara

Soy un gran lector (12+)

Autor:
Mankell, Henning

Editorial:
Erein Argitaletxea, S.A.

Colección:
Perzebal

Páginas:
256

Idioma:
Euskara

Resumen

Joelen kontakizunaren laugarren eta azken atala da hau. Izarretara bidean zihoan txakurra izan zen lehen atala. Itzalak luzatu egiten dira ilunabarrean eta Ohe elurtuan lo egin zuen mutikoa etorri ziren gero.Liburu honetan Joelek hamabost urte bete ditu. Ama ezagutuko du, oso ume zelarik aitarekin utziz etxetik alde egin zuena. Amarekin topo egitera joatean iraganeko pasadizoak argitu nahi ditu semeak aitarekin, gaixo jarri zen aitarekin, alegia:-Ama batek ez du alde egiten horrela, besterik gabe. Aitak desagertzen dira. Amak, ez. Zerbait gertatuko zen. Aita marinela izana zen, eta aspaldidanik agindua zion semeari biak itzuliko zirela egunen batean itsasora eta amaierarik gabeko bidaia batean abiatuko. Aita hil zenean:Negarrez hasteko zorian zegoela jabetu zen. Ez zuen nahi. Hamabost urte zituen, marinela zen. Beraz, ezin zuen negar egin. Umeek negar egin dezakete. Eta helduek. Baina ez hamabost urte dituen batek. Adin horretan debekatuta dago amore ematea. Batez ere malkoei.Ordurako iparralde eta hegoaldeko itsas bazterrak ezagutuak zituen Joelek marinel gisa. Amsterdameko portura eta kaleetara ere iritsia zen...
Cubierta

Egun beltzetan, jolas beltzak

Soy un gran lector (12+)

Autor:
Morillo Grande, Fernando

Editorial:
Erein Argitaletxea, S.A.

Colección:
Perzebal

Páginas:
96

Idioma:
Euskara

Resumen

Gazteen errugabetasuna guztietan ankerrena izan daiteke. Giroa latza denean, are latzagoak dira jokabideak: egun beltzetan, jolas beltzak. Izan ere, bizitzak lepotik helduz gero, ez omen da aukera handirik. Edo bai? Liburu honetako protagonistak gaztetako gudak ekartzen ditu gogora. Kanpo- eta barru-gudak. Gudaoste garaia du jolas-leku, eta, gaztaro guztietan bezala, ametsak eta komeriak dauzka elikagai: adiskideen liskarrak eta sexuaren tabuak, liderren xarma eta zaurien negarrak.Txoko ilun guztietatik, amorrua, nahasmena eta irrika. Egun beltzetan, jolasa beltz. Baina baita bizigarri ere. Hala, jolasak jolas, bizitzaren xuxurla gordina entzun beharko du apurka. Eta ametsaren azkena.
Cubierta

Eneko Padurakoa

Soy un gran lector (12+)

Autor:
Urrutia Lopez, Jose Luis María

Editorial:
Erein Argitaletxea, S.A.

Colección:
Perzebal

Páginas:
190

Idioma:
Euskara

Resumen

Ordoño asturiar-leondar printzearen soldaduek Bizkaiari eraso egin ziotenean, ez zituelako urteko zergak ordaindu, lurraldeko herri guztiek Gernikan elkartzea erabaki zuten, bertan erabaki bat hartzeko asmoz. Enekok, Padurako mutiko urduriak, bere herria utzi, eta Gernikarako bidea hartzen du bileran parte hartzeko helburuarekin. Une horretan hasten da Enekoren abenturarik zirraragarriena: itsasoa ezagutzen du, Zaharrek Zuhaitz sakratuan egiten duten Batzarrean parte hartzen du, Jaun Zuria -hainbat urte lehenago Bizkaiko kostaldera iritsitako eskoziar printzesa baten semea- ezagutzen du, eta Zaharrek hartutako erabaki arriskutsua entzuten du, harrituta.
Cubierta

Erregearen mezularia

Soy un gran lector (12+)

Autor:
Toti Martínez de Lezea

Editorial:
Erein Argitaletxea, S.A.

Colección:
Perzebal

Páginas:
168

Idioma:
Euskara

Resumen

Santxo VII.a, Nafarroako erregea, Azkarra deitua, Marokora joaten da: emirraren alabarekin ezkontzeko itxaropena du. Kanpoan dagoen bitartean, bere lehengusu Alfontso VIII.a Gaztelakoak Gasteizko hiribildu-gotorlekua konkistatzen du.
Otxoa Izurra mutil gaztea, Leireko mendietan aurkitutako eskuizkribu misteriotsu baten jabe dena, Afrikara joaten da, Iruñeko apezpikuarekin batera, erregeari Gasteizko hiri setiatua zein egoeratan dagoen adierazteko. Tom Kilpeck izeneko gaizkile ingeles bat Otxoaren atzetik dabil, eskuizkribuak kentzeko asmoz.

Cubierta

Gorilak giltzapean

Soy un gran lector (12+)

Autor:
Dian Fossey

Editorial:
Erein Argitaletxea, S.A.

Colección:
Perzebal

Páginas:
72

Idioma:
Euskara

Resumen

Liburu hau osatzen duten bi testuak Dian Fosseyren Gorilak lainopean obra handiaren zati txiki bat besterik ez dira. Obra hura 1983an argitaratu zuen Dian Fosseyk, landako azterketaren urteetan egin zituen behaketen eta gorilekin izan zituen harremanen berri emanez. Gorilen istorio asko kontatzen dira bertan, eta Coco eta Pucker eta Bonne Annérenak dira inondik ere politenak eta hunkigarrienak. Hunkigarriak eta guztiz jakingarriak, izadi-zientzien, etologiaren, ekologiaren argitan, baita etikaren argitan ere.